pablo http://pablo13.nireblog.com Sun, 15 Nov 2009 04:12:54 +0100 pablo http://static.nireblog.com/imagenes/logo.png http://pablo13.nireblog.com http://nireblog.com Kritika literarioa http://pablo13.nireblog.com/post/2009/03/23/kritika-literarioa http://pablo13.nireblog.com/post/2009/03/23/kritika-literarioa Kritika literarioa : Atzerako zenbaketa , Gaztetxearen hutsuneari begira berbetan , Euskal Herria zer den , Puntapax eta Ikara
Testuingurua :
Atzerako zenbaketa : Emakume bat , Amaia , 35 urte ingurukoa dena . Merkatal gunera joaten da eta aspaldiko lagun eta mutil lagun batekin topatzen da. Horren ondorioz gogoratzen ditu gaztetxearen kanpoaldean ematen zituzten musuak, bat-batean sentitzen du nola gizonaren eskua tripatik gora doan, eskua sartuz, lehen bezala, baina zesarearen marka antzematen du eta Amaia lotsatu eta joateko erabakia hartzen du , gizona komunean dagoen bitartean. Gaur egungo giroan dago kokatuta.

Gaztetxearen hutsuneari begira berbetan : Bertan , gizarteak , Gaztetxe buruzko begirune txarra azaltzen du eta idazleak azaltzen du nola bere garaian falangeko etxe bat okupatu eta gaztetxe bihurtu zuten . Hori ikusi nahi nuke .

Euskal Herria zer den : Pako Aristik Euskal Herria norena den dio istoriotxo honetan: Politikoen herria , kirolarien herria , sukaldariena eta baita enpresarioena dela dio.
Puntapax: Pragako eta Amsterdameko teilatuei buruz hitz egiten du gero Lisboa eta Londresi buruz eta azkenik Pragako gaztetxera bueltatzen da .

Ikara: Ikara eta desbideratuak azaldu edo definitzen dituen liburua da .
Gaiak : Euskal Herriari buruzko istoriotxoak eta gaur egungo arazo edo egoerak azaltzea da
Pertsonaiak: Errealak dira, batez ere kontakizunak eguneroko arazoekin lotuta daudelako .
Irakurketa lineala.
Iritzi pertsonala: Gustatu zaizkit istorio guztiak , batez ere , lehenengo nahiko kontakizun bitxia baina aldi berean tristea eta oso erreala gertatu zait , lehen esan dudan bezal gaur egungo gaiak jorratzen dituelako

Comments

]]>
Mon, 23 Mar 2009 21:44:40 +0100
kritika literarioa http://pablo13.nireblog.com/post/2009/02/22/kritika-literarioa http://pablo13.nireblog.com/post/2009/02/22/kritika-literarioa Bernardo Atxaga, benetako izenez Jose Irazu Garmendia, (Asteasu, Gipuzkoa, 1951ko uztailaren 27) gaur egungo euskal literaturan idazlerik ezagunenetarikoa da.
"Obabakoak" da bere libururik ezagunena, hogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli da eta Espainiako Sari Nazionala eman zion 1989an, horrelakorik lortzen , lehenengo euskal idazlea bilakatuz. Lehen ikasketak Asteasun eta Andoainen egin zituen. Batxilergoa, berriz, Donostian. Garai horretan irabazi zituen bere lehen sariak, eskola-umeentzat eraturiko literatur lehiaketetan. Bilbon, ekonomian lizentzia lortu zuen eta ikasle garai hartan Bilboko zenbait euskal idazle ezagutu zituen, haien artean Gabriel Aresti, honek bere lehen lanak argitara ematen lagundu ziolarik.
• Ziutateaz, 1976. Luis Haranburu.
• Bi Anai, 1985. Erein.
• Behi euskaldun baten memoriak, 1991. Pamiela.
• Gizona bere bakardadean, 1993. Pamiela.
• Zeru Horiek, 1995. Erein.
• Sara izeneko gizona, 1996. Pamiela.
• Soinujolearen semea, 2003. Pamiela.
• Teresa, poverina mia, 2004. Argia.

Testuingurua:liburu honek dio , Erdi Arotik XIX . menderaino Euskal Herriak ez zuela lekurik izan garaia hartako mapetan. Bertako hizkuntza eta kultura ez ziren munduko ezagutzara eraman . Geroztik , Euskaldunak ez direnek guri buruzko usteak eta topikoak asmatu zituzten. Denbora horietan , nekazariengan zegoen euskal arima eta horrexegatik atzerriko jendeak uste du Euskaldunak “Casero borono”-ak garela , haiengandik datorrelako gure kulturaren zati handi bat. Baino hori gezurra da zeren eta dena aldatu zen Baxerritarrak hirira lan egitera joan zirenean , bere tradizio gehienak aldatuz .
Gai nagusia: Euskarak jasandako bakardadea.
Irakurketa: Lineala da.
Hiztegia: Ez du zailtasunik, oso ulergarria da eta.
Iritzi pertsonala: Atxagarekin ados nago, zeren eta nik ere uste dut gure Euskara oso bakartua izan dela . Asko Gustatu zait,aipatzen duena egia delako eta gure kultura zapalduta zegoela azaltzen saiatu delako.

Comments

]]>
Sun, 22 Feb 2009 17:57:34 +0100
iritzia http://pablo13.nireblog.com/post/2009/02/20/iritzia http://pablo13.nireblog.com/post/2009/02/20/iritzia CITROEN 2CV

Landarako autoa ,botak jantzita dituzten bi nekazarientzat lekua duena , berrogeita hamar kiloko patata zaku bat edo kupel txiki bat sartzeko tamainakoa eta hirurogei kilometroko abiadura hartu dezaken auto bat da , hiru litroko erregaia kontsumitzen duena . Auto hau Citroen 2 Cv -a da . Pierre Jules Boulanger auto honen sortzaileak , oso garbia zeukan nolakoa izango zen bere auto berria 1935.urtean . Auto honen plangintza ez zen ondo hasi urte horretan Andre Citroen , Citroenen sortzailea hil zelako. Enpresa lur jota zegoen eta zailtasun ekonomiko handiak izan zituen auto berri hau sortzeko . Arazo horiek diruarekin erlazionaturik zeuden , lehen esan dudan bezala bere sortzailea hil egin zelako . Nekazarientzako auto eskuragarria sortu nahi zuen Boulangerrek eta bete betean asmatu zuen. 2Cv autoak izen hori hartu zuen bi zaldiko indarra zuelako . Kostu txikiko autoa izan zen garai artan eta oraindik horrela izaten jarraitzen du . Frantzian eta mundu guztian izan zuen arrakasta auto honek.1948 . urtean Citroen enpresak hasi zen auto hau saltzen eta 1990. urte-arte saltzen jarraitu zuten. 5.114.959 auto saldu zituzten eta horrelaxe munduan gehien saldu den autoetako bat da . Gaur egun oraindik ikusi ditzakegu Citroen 2Cv-ak gure herriko errepideetatik ibiltzen. Nahiz eta oso azkarrak ez izan edo potentzia handikoak ez izan , oso ondo mantendu dira eta nik espero dut geroz eta urte gehiago betetzea , hirurogei urte oraindik gutxi direlako(jejeje).
Auto hau betidanik gustatu egin zait edo gogokoa izan dut . Bere itxura oso arraroa baino aldi berean polita iruditzen zitzaidalako . Gainera orain ez dira horrelako autorik egiten . Gaur egungo autoek ez dituzte hirurogei urte beteko zeren eta oso indartsuak dira eta jendeak istripu asko izango ditu potentzia horregatik . Ez da bakarrik potentziaren errua . Lehen esan dudan bezala horrelako autoak ez dituzte inoiz salduko . Auto honek historia egin duelako eta oso zaila izango da gure Citroren 2Cv –a
ahaztea. Gure bihotzetan egongo delako .

Comments

]]>
Fri, 20 Feb 2009 23:33:39 +0100
Iritzi kritikoa http://pablo13.nireblog.com/post/2009/02/07/iritzi-kritikoa http://pablo13.nireblog.com/post/2009/02/07/iritzi-kritikoa SURFA, 50 URTEKO EUSKAL TRADIZIOA

Miarritzen egin zuten surfa lehen aldiz , surf egiteko taula batekin . Hori 1956an izan zen eta hobeto esanda orain dela 53 urte hain zuzen ere . Peter Viertel eta Dick Zanuck kaliforniarrak Ernets Hemingwayren the sun Also Rises eleberria zinemarako egokitzera jin zirela Miarritzera , lekuko uhinak ikusterakoan , segidan gogoratu zuten beraien eskualdekoen lotura zutela eta surfa egiten hasi ziren Miarritzen . Surfa oraindik ezezaguna zen Europa osoan baino Dick Zanuckek kaliforniako uhinekin egiten zuen bera hasi zen hemen egiten , surfa deritzon kirol interesgarri bat . 1960 . hamarkadan lekuko hamabost hasi ziren surfa praktikatzen eta oso laster hasi zen surflarien kopurua . 1959.urtean Waikiki izeneko surf kluba sortu zen Miarritzen , surfaren ohoreari eginiko lehen elkartea . 1960 . urtean berrogeita hamar pertsonek praktikatzen zuten surfa . Kirol hau oso gorakada handia izan zuen eta oso azkarra gainera . 1964 . urtean surf federazioa sortua izan zen . 70 . hamarkadan surfa asko handitu zen eta Lapurdiko itsasaldea munduan zehar ibiltzen ziren mundu horretako geldiune saihestezin bihurtu zen. 80-ko hamarkadan surf txapelketak edo lehiaketak biderkatu ziren , eta talde handi zen baina beste kirolena bezalakoa . Adb : Futbola , saskibaloia , txirrindularitza….
Baino bat batean kirol garrantzitsu batean bihurtu zen jende masa handiak erakarriz . Honi esker gaur egun aktibitate ekonomiko handia dago Lapurdin surfarekin erlazionatuta . Batzuk Eurpoako Kalifornia txikia deitzen dute . Orotara 190 enpresa daude , saltegiak eta surfarekin zerikusia daukaten inguruko aldizkariak kontatu 600 lanpostu dituen Donibane Lohizuneko Quiksilver-en Europako egoitza nagusiena . Gainera , Martxoan Volcom marka famatuak Europako egoitza estreinatu zuen Angelun . Honi esker Angelu surfaren hiri bezala izendatu dute . Gainera Miarritzeko Udalak Surfaren Hiriaren Proiektua gauzatzen dabil eta hori betetzeko 11 milio emango edo inbertituko ditu . Hasieran , inork ez zuen uste , surfak hainbeste eragin izango zuela Euskal Herri eta Europa mailan .

Comments

]]>
Sat, 07 Feb 2009 00:00:00 +0100
kritika literarioa http://pablo13.nireblog.com/post/2009/01/30/kritika-literarioa http://pablo13.nireblog.com/post/2009/01/30/kritika-literarioa Urruzumo 2007-an idatzitako liburu bat da. Liburu hau gure adineko eta bi urte gehiago, gehinez gazteek idatzi dute.
Hauexek dira liburua idatzi duten gazteen izenak : Josu Nabarte Hernandez, Txingudi istitutuko ikaslea ta (Amelia-ren) egilea da ; Mikel Mancisidor Iztueta , Andoaingoa da , Aita Larramendi ikastolara doa eta (Askatasun bila) idatzi du ; Alaine Aguirre Garmendia , Arozena-Barrueta’tar Benito Istitutuan ikasten du eta (Hiru segundo eta erdi-ren) egilea da eta azkena , Izaro Zinkunegi Barandiaran Azpeitiarra da , Azpeitiko Ikasberri ikastolakoa eta(Gezurrak janez argaldu) testuaren egilea da .

Testuingurua :

Amelia : Istorio honetan neskatxa baten bizitza laburtzen da . 1993 Amelia amarekin bizi zen , baino ama hil zitzaion eta bere tristura sakontzeko bere Aitak eta bere Aitonak bakarrik utzi zuten . Historia hau Amelia berak azaltzen du .

Hiru segundo eta erdi : Amodioari buruzko poema edo olerki bat da . Nire ustez poema honen ideia nagusia munduko garapena lehen nolako zen eta orain nolakoa den konparatuta .

Gezurrak janez argaldu : Bertso honetan , idazleak , guk , gazteak , gure fisikoari ematen diegun garrantziari buruz hitz egiten du eta gehienak Anorexian amaitzen dute .

Askatasun bila : Istorio honetan mutiko baten amets gaiztoak azaltzen dira . Bertako protagonista Kongon dago ume soldadu bezala beste ume batekin . gazteek etsaiak hiltzen dituzte eta hies egiten saiatu zirenean Jeneralak harrapatu eta bertan akabatu zituen .

Gaia : Nire ustez idazle gazte hauek gaurko arazoak azaltzen saiatu dira baino baita beraiek erakutsi digute edonork idatzi dezakeela nahiz eta gazte izan .

Pertsonaiak : Errealak izan daitezke , oso seguru nago .

Hiztegia : Nahiko ulergarria izan da baino batzuetan hiztegi oso zail erabili izan dute idazle gazte hauek .

Iritzi pertsonala : Asko gustatu zait baino benetan harritu nauena izan da gazte hauek idazterakoan duten trebetasuna gaur egungo gaiak pairatu oso pozik nago gazte hauek egin duten lan polittarekin .

Comments

]]>
Fri, 30 Jan 2009 23:58:25 +0100
OSKAR SCHINDLER http://pablo13.nireblog.com/post/2009/01/11/oskar-schindler http://pablo13.nireblog.com/post/2009/01/11/oskar-schindler SCHINDLER-EN ZERRENDA

Filma hau 1438. Urtetik 1945 . Urte-arte , Europan gertatu zen Holokaustoa laburtzen du. Filma txuri beltzez Egina dago eta bere protagonista Oskar Schindler da . Oskarrek diru asko zeukan eta Juduen egoeraz aprobetxatu zen . Berak diru gehiago lortzeko , hainbat fabrikak erosi zituen , Alemaniako armadari produktuak emateko . Bere langileak Juduak ziren , eta lana egin nahi zuten zeren eta Hitlerrek beren aberastasun eta errespetu guztia kendu zizkielako . Honen ondorioz langile merkeak eta errendimendu handiagoak ziren hasieran.
Oskar nazia zen eta lagun nazi asko zituen , esate baterako Among , Auschwitz-en zuzendaritza zeraman gizon maltzurra . Filma honek bere gora behereak zituen . Gauza batzuk onak eta beste batzuk oso gaiztoak . Horietako bat da Oskar Schindler-en langile bat hiltzen dutenean beso bat falta zitzaiolako . Hori oso Gogorra iruditu zitzaidan . Baita asko gustatu eta arreta deitu zidan gauza bat agertzen zen . Gorriz jantzita zihoan neska . Nire ustez Spillberg-ek nahita egin zuen . Filmaren atal honetan Judu guztiak Getthoan sartzen ari zituzten oso era txarrean eta gorriz jantzita zihoan neska Oskar Schindler-en bihotza hunkitu eta bere izateko forma aldatu zuen . Honen ondorioz Juduak hobeto tratatzen eta bere langile Juduak defendatzen hasi zen . Geroago Getthoan bizi ziren Judu guztiak eta Oskar Schindler-en langile guztiak Aushwitz-era eraman zituzten bertan lan egiteko . Baino Oskarrek bere langileen askatasuna erosi eta lanean jarraitu zuten . Hau izan zen Oskarren erorketaren hasiera . Ondoren Alemanak Juduak erretzen hasi ziren eta Oskar Schindler asko haserretu zen . Oskar Juduak laguntzen jarraitu zuen eta 1.100 pertsona Juduen zerrenda bat idatzi zuen , Stern-ek lagunduz , noski . Azkenetik oso gauza interesgarria gertatu zen . Oskarren lantegian lan egiten zituzten neskak Aushwitz-era eraman zituzten . Emakumeak beldurturik zeuden bertan hil egin behar zirela uste zutelako baino azkenean bertan dutxatu zituzten . Honek adierazten dizu nolako beldurra zeukaten . Azkenean Oskar bere langile guztiak , berak erositakoak salbatu zituen eta berak hies egin zuen S.S-aren partaidea izan zelako . Baino bere langileek eraztun bat eman zioten berak egin zuen lanarengatik . Filma honen amaiera oso hona da . Kolorez egina dago eta bi gauza oso interesgarri agertzen dira . Bat : Errusiar bat agertzen da eta askatuak daudela esten die baino beraiek galdetzen diote ea nora joan behar diren bizitzeko lekurik ez daukatelako . 2 : Oskar schindler-en heriotza tokia agertzen da eta orain arte bizi diren benetako pertsonak agertzen dira bertan Harriak utziz . Filmaren zatirik polit eta garrantzitsuena izan da .

Comments

]]>
Sun, 11 Jan 2009 21:38:52 +0100
kritika literarioa http://pablo13.nireblog.com/post/2008/11/29/kritika-literarioa http://pablo13.nireblog.com/post/2008/11/29/kritika-literarioa Bernardo Atxaga , benetako izenez Jose Irazu Garmendia , (Asteasu, Gipuzkoa , 1951ko uztailaren 27) gaur egungo euskal literaturan idazlerik ezagunenetarikoa da . Zientzia ekonomikoen ikasketak egin zituen .
"Obabakoak " da bere libururik ezagunena , hogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli da eta Espainiako Sari Nazionala eman zion 1989an , horrelakorik lortzen lehenengo euskal idazlea bilakatuz .
2007 urtetik euskaltzain osoa da .
Bere lanak :
• Obabakoak, 1988. Erein.
• Nikolasaren abenturak eta desabenturak, 1980. Antonio San Román. Ramuntxo detektibea, 1980. Antonio San Román.
• Antonino Apretaren istorioa, 1982. Erein.
• Chuck Aranberri dentista baten etxean, 1982. Erein. Asto bat hypodromoan, 1984. Erein.
Laburpena : Historia honetan, Teresa izeneko neska baten historia kontatzen da . Neskatxak hamabost urte zituenetik hogeita-bederatzi urte bete zituen arteko historia da. Neska honek txikitatik , errenka ibiltzen zen , belaun bat gaizki zeukalako . Neska hau oso gaizki sentitzen da , errenka ibiltzen eta bere lagun on bat hamabost urte zituenean itsasoan itota hil zelako . Neska honek pena izugarria ematen dit , besteek berari buruz esaten duten gauzaz , asko larritzen delako eta horrela beti triste biziko delako . Azkenean historia honetan Frantsesa den mutiko baten laguna egiten da eta bere bizitza guztia aldatzen onerako . Bere beldurrak kendu eta azkenean oso ondo sentitzen da .

Pertsonaiak: Guztiak errealak izan daitezke zeren ez dago tipo arrarorik historia polit honetan .
Irakurketa : Oso ondo irakurtzen da baina testuan puntu eta koma dezente daude behar ez deiren tokietan .
Hiztegia : Hitz arraro xamar batzuk erabili ditu .
Iritzi pertsonal : Liburu hau asko gustatu zait zeren eta lehengo orrialdetik oso interesgarria iruditu baitzait . Historia polita da eta histori honen amaiera ere oso polita da . Egia esanda .

Comments

]]>
Sat, 29 Nov 2008 00:31:18 +0100
IRITZI ARTIKULUA http://pablo13.nireblog.com/post/2008/11/09/iritzi-artikulua http://pablo13.nireblog.com/post/2008/11/09/iritzi-artikulua TRAFALGARKO BATAILAN HIL ZEN ZIENTZILARIA

Hil zen zientzialaria Kosme Damian Txurruka izan zen . Gipuzkoan jaioa, Mutrikun , Irailaren hogeita zazpian . Nire ustez oso gaztea zen , Burgoseko apaiztegira eraman zutenean apaiz izaten ikasteko . Bere gurasoek erabaki zutelako joan zen Burgosera . Hau oso desegokia iruditzen zait , norberak izan nahi duena izateko eskubidea izan behar duelako , ez besteek nahi dutena izatea . Txurrukak hamaika urterekin bizi izan zen Burgosen , gramatika eta humanitateak ikasiz . Txurrukak txikitatik zekarren itsasorako gogoa areagotu egin zitzaion eta Bergarako apaiztegira joan zen . Azkenean berak nahi zuena lortu zuen eta Espainiako itsas armadan , eman zuen izena . Baino bere familiak
ez zegoen ados , zeren eta oso arriskutsua eta errenta gutxikoa iruditzen zitzaiolako bere aitari . Bere aitak ez nahi zuen , bere semerik txikiena , armadan egotea . Hau oso egokia eta oso desegokia iruditzen zait . Alde batetik , egokia iruditzen zait bere semea babestu nahi izana baina baita oso-oso egokia iruditzen zait Txurrukak egin zuena , bere bizitza arriskuan jartzea bere ametsak betetzeko . 1776 . Urtean Txurrukak Cadizerako bidea hartu zuen , Espainiako hiririk kosmopolitenera . Cadizen Guardia Marinen Akademian sartu zen . Bertan irakurtze eta idazte gaitasunak hobetu zituen . Hiru urte hobetuz egon zen eta nobleziak kosmografiako maisu egin zuten . Ondoren , 1778.Urtean Txurrukak lehen aldiz itsasoratu zen espedizio bat egiteko . Txurrukak itsas maniobrak egiteko zuen gaitasuna erakutsi eta berehala lemazainen buruzagia izendatu zuten .1783.urtean Txurrukak itsasoa utzi zuen.Galiziara joan zen eta bertan matematika , mekanika eta astronomia ikasi zuen . XVIII . Mendean espedizio asko egin eta liburu batzuk argitaratu zituen . 1796 . Urtean , Txurrukak Trafalgarreko batailan parte hartu zuen eta hamabost gerra ontzi bere ardurapean izan zituen . Urriaren hogeita batean hil zuten ingelesak , kanioi jaurtiketa baten ondorioz . Ingelesen Nelson agintari moduan hil zuten Kosme Damian Txurruka . Nire ustez , Txurrukak nahiz eta bere gurasoen nahiak ez bete , oso pozik sentitu behar izan ziren bere semeak izandako arrakastaz . Historia honekin asko pentsatu dut . Kosmek , bere gurasoei kasu egin balitzaie , nolako garrantzia izango lukeen historian ? Agian apaiz garrantzitsu izan zitekeen edo egian guk bezalako pertsona normal bat izan zitekeen .

Comments

]]>
Sun, 09 Nov 2008 19:10:14 +0100
KRITIKA LITERARIOA http://pablo13.nireblog.com/post/2008/10/25/kritika-literarioa http://pablo13.nireblog.com/post/2008/10/25/kritika-literarioa Patxi Gallego Palacios (Errenteria , Gipuzkoa , 1973ko apirilaren 10a - ) komikigile gipuzkoarra da .
Arte ederrak ikasi zituen Leioan . Komiki-tirak egin izan ditu aldizkarietarako , tartean "Lau Haizetara " - rako .
Helduentzako euskarazko komikien historian mugarri izan dena .
Eginik olanak :
• "Pololoak 1. Poxpoliñen lurriña" (Elkar, 2004).
• "Pololoak 2. Poxpoliñaren bahiketa" (Elkar, 2006).
• "Pololoak 3. Atxeritoko balada" (lanean...).
Laburpena :

Sabino Lizuniaga ( Xabi) Xabinaitor da . Bere zakila erekzio permanentean dago , Poxpolinen aluen usaina gustatzen zaiolako eta sei urte harreman sexualik eduki gabe egon zelako .

Hasieran , Xabinaitor , poxpolin bat salbatzen du mendian , erori behar zitzaion zuhaitza bere zakilarekin eutsi eta indarra eginez “ Cadiz -era ” bidaliz . Azkenean txorta egiten du , baino , erdizka gelditzen da txakur batek zakilean kosk egiten diolako .
Hurrengo kapituluan Xabi H jaunarekin hitz egiten du . H jauna homeopati bat da eta berak izandako harreman sexualak gogorarazi egiten dizkio . H jaunak ondorio bat ateratzen du . Xabi horrela zegoen sexu faltarengatik . Aste batzuk igaro ondoren Xabinaitorrek poxpolin bat salbatu eta txortan egiten ikusi zien jendeak , Xabinaitor neska bortxatzen ari zela pentsatu zuten . Azkenean Xabi Bilbon zegoela , alu usain goxoa usaindu zuen eta bertara hegan eginez joan zen . Euskal Herriko Poxpolinen munduko lehiaketa zen . Xabinaitor jaitsi zen eta ertzainak jarritako tranpa bat izan zen lehiaketa , orduan Xabinaitor ertzainekin borrokatu eta bere Kariñe maite hartu eta hegan joan zen .

Pertsonaiak : Xabinaitor oso irreala da eta beste pertsonaiak berriz errealak izan daitezke . Adb : Ertzaintza , poxpolinak , H jauna , Kariñe…

Irakurketa : Oso korapilatsua , aldi askotan berriro irakurri behar izan dudalako gauzak ulertzeko .

Hiztegia : Oso euskara itxian hitz egiten du eta horregatik zailtasunak izan ditut .

Iritzi pertsonal : Gustatu zait niretzako ipuin hauek berriak direlako . Ez nator idazlearekin perbertitu bat delako .

Pablo Hernandez Estalayo

Comments

]]>
Sat, 25 Oct 2008 18:03:05 +0100
Iritzi artikulua http://pablo13.nireblog.com/post/2008/10/12/iritzi-artikulua http://pablo13.nireblog.com/post/2008/10/12/iritzi-artikulua BAT-BATEKO HERIOTZA KIROLARIENGAN

Kirolari asko eta asko hiltzen ari dira beraien kirol zelaietan , arazo kardiobaskularrengatik . Komunikabideek esaten duten bezala , geroz eta kirolari gehiago hiltzen ari dira , baino ori gezurra da . Betidanik hil dira kirolariak beraien gustuko kirola praktikatzen . Gaur egun , komunikabideek norbait hiltzen denean berehala informatzen dute . Orain dela urte bat , Jose Antonio Puerta , Sevilla ren futbol jokalaria , Getaferen aurkako partiduan lurrera erori zelako bihotza eta burmuina bat baino gehiagotan gelditu zitzaiolako . Oraindik gogoratzen ditut irudiak . Puerta lurrean etzanda eta bere taldekidea , Ivica Dragutinovic , lurrean botata , Puertaren mingaina harturik , barrura ez sartzeko . Irudi horiek oso inpaktagarriak izan ziren baino , Jose Antonio Puerta bezala beste jokalari batzuei berdina gertatu zitzaien . Gehien ezagutzen direnak Marc-Vivien Foe eta Miklos Feher-enak izan ziren . Lehenengoa , Frantzia- Kamerun partiduan hil zen . Baloia hanketan zeramala lurrera herori zen eta begiak txuri-txuri jarri zitzaizkion . Bihotza gelditu zitzaion eta minutu batzuk geroago , aldageletan hil zen . Bigarrena , falta bat egin ondoren , lurretik jaiki , epaileak erakutsitako txartela ikusi eta barre egin ondoren lurrera erori zen . Bertan mingaina irentsi zuen eta medikuek ezin izan zuten ezer egin . Kirolari hauek bezala ehunaka eta ehunaka hil dira baino , hauek garrantzitsuagoak izan dira futbolena eta elite mailan hil zirelako . Batzuk zorte izan zuten eta medikuek beraien gaitza aurkitu eta kirola uzteari behartuak ikusi dira . Kasu famatuena Liliam Thuram , Bartzelonako jokalariaren izan zen . Kirolari honek taldez aldatu behar zuen eta medikuaren errebisioa egiterakoan gaizki formatutako organo batzuk aurkitu zizkion bihotzarekin erlazionaturik zeudenak . Horren ondorioz futbola utzi zuen eta orain bizirik dago . Urte batzuk lehenago bere anaia hil zen saskibaloian jolasten gaixotasun horren ondorioz .
Dena hori ez da bakarrik tristura . Kirolari horien hilketaren ondorioz gauzak asko aldatu dira onerako . Adb : Orain lehen baino seguritate gehiago dago eta beste kirolari batzuen hilketa saihestu dezakete . Baino politena izan da kirolariak geroz eta elkartuagoak daudela gai hauei buruz itz egiterakoan . Gauza aipagarriena , Betis eta Sevillako zaleak asko elkartu zirela beraien arten laguntzeko . Hau oso polita iruditu zitzaidan .

PABLO HERNANDEZ .

Comments

]]>
Sun, 12 Oct 2008 18:16:27 +0100
IPUIN LIZUNAK http://pablo13.nireblog.com/post/2008/09/28/ipuin-lizunak http://pablo13.nireblog.com/post/2008/09/28/ipuin-lizunak IDAZLEA : Aitor Arana Luzuriaga
Legazpi, Gipuzkoa, 1963ko abenduaren 21an jaiotako euskal idazle emankorra eta hizkuntzalaria da . Hauek dira berak ikasitako gaiak: Euskalkien arloan, ekialdeko nafarrera aztertu izan du batez ere, zaraitzuera nagusiki.
HAUEK DIRA BERAK EGINIKO BESTE LAN BATZUK:
Narrazioa
• Ipuin lizunak (1994, Haranburu)
• Onan (2000, Txalaparta)
• Sexuketan (2002, Hiria)
• Ezohiko ipuinak (2005, Hiria)
• Lehenbiziko ipuinak (2005, Hiria)
Nobela
• Historia lazgarria (2001, Euskaltzaindia-BBK)
• Bost ahizpa (2003, Euskaltzaindia - BBK) - 178 orr.
• Aita-semeak (2005, Hiria)
Saiakera
• BBK-Euskaltzaindia literatura sarien historia (1958-2003) (2004, Euskaltzaindia)
• Etruskoak. Ziurtasunaren eta zalantzaren artean (2004, Hiria)
Haur eta gazte literatura

• Nitjerida eta Koomori saguzarrak (1998, Ibaizabal)
• Urtegi misteriotsua (1994, Elkar)
• Uxue eta Urtzi (1997, Ibaizabal)
• Afrikako semea (1991, Elkar)
• Irunberriko sorginak(2003, Txalaparta)
Antzerkia
• Azken gurasoak (2003, SM)
• Lagun mina (2003, Euskaltzaindia - BBK)
Hizkuntzalaritza
• Zaraitzuko hiztegia (2001, Hiria).
• Zaraitzuera. Irakurgaiak (2004, Hiria).

ARGUMENTUA : Lehenengoa. Maritxuri eta Bartolori buruzkoa.
Maritxu hilerrira zioan , herrian hildako mutiko bati azken agurra emateko.Orduan norbaitek eskutik tira egin zion jendetzatik hurrunduz .
Bartolo zen eta txorta egiteko asmo zuen . Orduan Maritxuk , Bartoloren zakila hartu zuen , barrez hasi zen eta Bartolo bero-bero utzita utzi zuen eta etxera joan zen .
Hurrengo egunean , ohetik altxatu bezain pronto , pegarra hartu eta iturrira joan zen ur bila , beti egiten zuen bezala . Bidetik zebilela Bartolo agertu zitzaion . Maritxuri pegarra hartu zion eta iturrian utzi zuen betetzen , beraiek txorta egiten zuten bitartean iturriaren ondoko sastraketan . Beraiek konturatu gabe , Maritxuren aita hurbildu zitzaien poliki-poliki zarata egin gabe eta txorta egiten harrapatu zien . Bartolo hies egin behar zuen , baino Maritxuren aita azkarragoa izan zen eta bere esku sendoekin Bartoloren zakila hartu zuen eta gogor itxi zuen bere eskua , Bartolori hau esanez : Nire alabarekin ezkonduko zara ezta? Eta berriro eskua itxi zuen , Bartolori “ BAI ” hitza ateraz . Azkenean Bartolo eta Maritxu harriturik gelditu ziren lurrean eserita .

Bigarrena . Zientzialari bati buruzkoa da .
Zientzilariak esperimentu bat egin nahi zuen . Frankenstein antzeko gizon bat sortzea . Baina arazo bat zuen, Pertsona bate garuna behar zuen bere Frankenstein-a sortzeko . Egun batean taberna batera joan zen eta eta gizon batekin topo egin zuen, Iñaki . Orduan Iñaki hiltzea erabaki zuen garuna lortzeko eta “Frankenstein”-i jartzen dio . Frankenstein – i Iñakiren izena jartzen dio , eta hurrengo egunean Iñaki esnatzen da , zientzialariari arropa kentzen hasten dio eta honek ez zuen nahi , baina azkenean sexu harremanak izan zituzten .

Hirugarrena eta azkena gizon eta neska bati buruz doa . Josune eta Josuri buruzkoa. Josune auto istripu batean hil egin zen . Baina Josuk txortan egin nahi zuen , Josunerekin . Orduan , gau batean kanposantura joatea erabakitzen du , Josunerekin txorta egiteko . Josuneren hil kutxara doa , irekitzen du eta txortan egiten dute , baino Josune hilda egoten jarraitzen zuen . Ipuin honek bi amaiera dauzka : 1) Txorta egiten bukatzerakoan , Josune “ berpiztu ” egiten da eta joaten dira etxera . :2) Norbait entzun zion eta hurbildu zitzaion , orduan Josuk pertsona hori ez ikusteko nahi gabe hilkutxan sartzen da . Bertan geldituz , atera ezinik , geratu zen Josu .

PERTSONAIAK : Nire ustez Maritxu , Bartolo , Josu eta Josune benetakoak izan daitezke baino Frankenstei eta Zientzialariak ez .

IRAKURKETA : Lineala da eta errez irakurriko zen , letra pixkat handiagoa izanez gero .

HIZTEGIA : Zailtasun batzuk izan ditut hitz dezente ezagutzen ez nituelako eta euskara itxian idatzita zegoelako .

IRITZI PERTSONAL : Gustatu zait . Lehen aldia izan delako horrelako gauzei hitz egiten duen ipuintxoak irakurri ditudalako . Ez nago ados idazlearekin zeren eta pertsona gehienek pentsatuko dute perbertitu bat dela ipuintxo horiek idatzita . Niri gustatu harren perbertitu bat dela pentsatzen dut .

PABLO HERNANDEZ.

Comments

]]>
Sun, 28 Sep 2008 18:54:21 +0100
Dena gora, Droga behera http://pablo13.nireblog.com/post/2008/09/22/dena-gora-droga-behera http://pablo13.nireblog.com/post/2008/09/22/dena-gora-droga-behera DENA GORA, DROGA BEHERA

Urtero-urtero dena igotzen ari da: Janaria, arropak, gasolina, zergak… asko igotzen ari dira baino drogen prezioa berriz behera egiten ari du.

Drogak edo substantzia ilegaleak , orain dela bost urte baino merkeagoak daude, askoz merkeagoak. Europako Droga eta Menpekotasunerako Behatokiak argitaratutako zenbakien arabera, orain dela bost urte zeukatenaren prezioaren erdia balio dute orain.

Niri janariaren prezioa igotze gaizki iruditzen zait baina drogen prezioa jeistea okerrago iruditzen zait zeren eta behar ditugun gauzak, janariak, arropa, gasolina... igotzea ez da normala, ori guztia egiten dute dirua irabazteko. Lehen aipatutako gauzak beharrezkoak dira bizitzeko eta prezioaren igoera ez du ezertan laguntzen. Prezioaren igoeren ondorioz, greba asko egon dira. Denoi izurratzen digu prezioen igoerak, baino, gehien sufritzen dituztenak pobreak eta transportistak dira horregatik grebak egiten zituzten. Ez zitzaielako eta zitzaigulako normala iruditzen kamio gidari batek entrega bat egiterakoan bere jornalaren erdia gasolinan gaztatzea zeren eta azkenean ez du ia ezer irabazten. Niri ustez ez da normala batzuk diru gehiago irabazteko, besteei izurratzea eta hilabete bukaeretan larri hilbetzea ematen dieten apurua ematea.

Orain arte beharrezko gauzei buruz hitz egin dut, baino orain drogen prezio jaitsierari buruz hitz egingo dut.

Gaizki iruditzen zait drogen prezioa jeistea. Parte batengatik osasunerako txarrak direlako eta debekaturik daudelako, kontsumitzaileei bizioan sartzen dietelako eta beraien gorputza ondorengo ondorioak jasan behar dituezlako. Beste parte batengatik tontoak iruditzen zaizkit droga trafikanteak hain merke zaltzeagatik, negozio hobeago bat egin zezaketelako, diru gehiago irabaziz, mundu onetan droga kontsumitzaile gehiegi dagoelako. Gainera trafikanteek esfortzu handia egiten dute droga leku batetetik bestera garraiatzeko, harrapatzen baldinba diete kartzelan sartzeko boleto guztiak dauzkatelako eta urte dezenteko kondenak direlako. Herrialde droga trafikante handienak, herrialde pobreak dira, Afganistan eta kolonbia nagusienetarikoenak dira ,bertan droga plantazio izugarriak daudelako. Bertako droga nagusienak kokaina eta kalamua dira.

Testu honen bitartez adierazi nahi dizuet mundu honetako desorekak eta guk sufritzen ditugun ondorioak, nire ikuspuntutik begiratuta.

Pablo Hernandez.

Comments

]]>
Mon, 22 Sep 2008 20:14:24 +0100