Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

kritika literarioa

pablo13 @ 17:57

Bernardo Atxaga, benetako izenez Jose Irazu Garmendia, (Asteasu, Gipuzkoa, 1951ko uztailaren 27) gaur egungo euskal literaturan idazlerik ezagunenetarikoa da.
"Obabakoak" da bere libururik ezagunena, hogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli da eta Espainiako Sari Nazionala eman zion 1989an, horrelakorik lortzen , lehenengo euskal idazlea bilakatuz. Lehen ikasketak Asteasun eta Andoainen egin zituen. Batxilergoa, berriz, Donostian. Garai horretan irabazi zituen bere lehen sariak, eskola-umeentzat eraturiko literatur lehiaketetan. Bilbon, ekonomian lizentzia lortu zuen eta ikasle garai hartan Bilboko zenbait euskal idazle ezagutu zituen, haien artean Gabriel Aresti, honek bere lehen lanak argitara ematen lagundu ziolarik.
• Ziutateaz, 1976. Luis Haranburu.
• Bi Anai, 1985. Erein.
• Behi euskaldun baten memoriak, 1991. Pamiela.
• Gizona bere bakardadean, 1993. Pamiela.
• Zeru Horiek, 1995. Erein.
• Sara izeneko gizona, 1996. Pamiela.
• Soinujolearen semea, 2003. Pamiela.
• Teresa, poverina mia, 2004. Argia.

Testuingurua:liburu honek dio , Erdi Arotik XIX . menderaino Euskal Herriak ez zuela lekurik izan garaia hartako mapetan. Bertako hizkuntza eta kultura ez ziren munduko ezagutzara eraman . Geroztik , Euskaldunak ez direnek guri buruzko usteak eta topikoak asmatu zituzten. Denbora horietan , nekazariengan zegoen euskal arima eta horrexegatik atzerriko jendeak uste du Euskaldunak “Casero borono”-ak garela , haiengandik datorrelako gure kulturaren zati handi bat. Baino hori gezurra da zeren eta dena aldatu zen Baxerritarrak hirira lan egitera joan zirenean , bere tradizio gehienak aldatuz .
Gai nagusia: Euskarak jasandako bakardadea.
Irakurketa: Lineala da.
Hiztegia: Ez du zailtasunik, oso ulergarria da eta.
Iritzi pertsonala: Atxagarekin ados nago, zeren eta nik ere uste dut gure Euskara oso bakartua izan dela . Asko Gustatu zait,aipatzen duena egia delako eta gure kultura zapalduta zegoela azaltzen saiatu delako.

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>