Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

iritzia

pablo13 @ 23:33

CITROEN 2CV

Landarako autoa ,botak jantzita dituzten bi nekazarientzat lekua duena , berrogeita hamar kiloko patata zaku bat edo kupel txiki bat sartzeko tamainakoa eta hirurogei kilometroko abiadura hartu dezaken auto bat da , hiru litroko erregaia kontsumitzen duena . Auto hau Citroen 2 Cv -a da . Pierre Jules Boulanger auto honen sortzaileak , oso garbia zeukan nolakoa izango zen bere auto berria 1935.urtean . Auto honen plangintza ez zen ondo hasi urte horretan Andre Citroen , Citroenen sortzailea hil zelako. Enpresa lur jota zegoen eta zailtasun ekonomiko handiak izan zituen auto berri hau sortzeko . Arazo horiek diruarekin erlazionaturik zeuden , lehen esan dudan bezala bere sortzailea hil egin zelako . Nekazarientzako auto eskuragarria sortu nahi zuen Boulangerrek eta bete betean asmatu zuen. 2Cv autoak izen hori hartu zuen bi zaldiko indarra zuelako . Kostu txikiko autoa izan zen garai artan eta oraindik horrela izaten jarraitzen du . Frantzian eta mundu guztian izan zuen arrakasta auto honek.1948 . urtean Citroen enpresak hasi zen auto hau saltzen eta 1990. urte-arte saltzen jarraitu zuten. 5.114.959 auto saldu zituzten eta horrelaxe munduan gehien saldu den autoetako bat da . Gaur egun oraindik ikusi ditzakegu Citroen 2Cv-ak gure herriko errepideetatik ibiltzen. Nahiz eta oso azkarrak ez izan edo potentzia handikoak ez izan , oso ondo mantendu dira eta nik espero dut geroz eta urte gehiago betetzea , hirurogei urte oraindik gutxi direlako(jejeje).
Auto hau betidanik gustatu egin zait edo gogokoa izan dut . Bere itxura oso arraroa baino aldi berean polita iruditzen zitzaidalako . Gainera orain ez dira horrelako autorik egiten . Gaur egungo autoek ez dituzte hirurogei urte beteko zeren eta oso indartsuak dira eta jendeak istripu asko izango ditu potentzia horregatik . Ez da bakarrik potentziaren errua . Lehen esan dudan bezala horrelako autoak ez dituzte inoiz salduko . Auto honek historia egin duelako eta oso zaila izango da gure Citroren 2Cv –a
ahaztea. Gure bihotzetan egongo delako .

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>