Iritzi kritikoa
SURFA, 50 URTEKO EUSKAL TRADIZIOA
Miarritzen egin zuten surfa lehen aldiz , surf egiteko taula batekin . Hori 1956an izan zen eta hobeto esanda orain dela 53 urte hain zuzen ere . Peter Viertel eta Dick Zanuck kaliforniarrak Ernets Hemingwayren the sun Also Rises eleberria zinemarako egokitzera jin zirela Miarritzera , lekuko uhinak ikusterakoan , segidan gogoratu zuten beraien eskualdekoen lotura zutela eta surfa egiten hasi ziren Miarritzen . Surfa oraindik ezezaguna zen Europa osoan baino Dick Zanuckek kaliforniako uhinekin egiten zuen bera hasi zen hemen egiten , surfa deritzon kirol interesgarri bat . 1960 . hamarkadan lekuko hamabost hasi ziren surfa praktikatzen eta oso laster hasi zen surflarien kopurua . 1959.urtean Waikiki izeneko surf kluba sortu zen Miarritzen , surfaren ohoreari eginiko lehen elkartea . 1960 . urtean berrogeita hamar pertsonek praktikatzen zuten surfa . Kirol hau oso gorakada handia izan zuen eta oso azkarra gainera . 1964 . urtean surf federazioa sortua izan zen . 70 . hamarkadan surfa asko handitu zen eta Lapurdiko itsasaldea munduan zehar ibiltzen ziren mundu horretako geldiune saihestezin bihurtu zen. 80-ko hamarkadan surf txapelketak edo lehiaketak biderkatu ziren , eta talde handi zen baina beste kirolena bezalakoa . Adb : Futbola , saskibaloia , txirrindularitza….
Baino bat batean kirol garrantzitsu batean bihurtu zen jende masa handiak erakarriz . Honi esker gaur egun aktibitate ekonomiko handia dago Lapurdin surfarekin erlazionatuta . Batzuk Eurpoako Kalifornia txikia deitzen dute . Orotara 190 enpresa daude , saltegiak eta surfarekin zerikusia daukaten inguruko aldizkariak kontatu 600 lanpostu dituen Donibane Lohizuneko Quiksilver-en Europako egoitza nagusiena . Gainera , Martxoan Volcom marka famatuak Europako egoitza estreinatu zuen Angelun . Honi esker Angelu surfaren hiri bezala izendatu dute . Gainera Miarritzeko Udalak Surfaren Hiriaren Proiektua gauzatzen dabil eta hori betetzeko 11 milio emango edo inbertituko ditu . Hasieran , inork ez zuen uste , surfak hainbeste eragin izango zuela Euskal Herri eta Europa mailan .


Zabaldu
del.icio.us