OSKAR SCHINDLER
SCHINDLER-EN ZERRENDA
Filma hau 1438. Urtetik 1945 . Urte-arte , Europan gertatu zen Holokaustoa laburtzen du. Filma txuri beltzez Egina dago eta bere protagonista Oskar Schindler da . Oskarrek diru asko zeukan eta Juduen egoeraz aprobetxatu zen . Berak diru gehiago lortzeko , hainbat fabrikak erosi zituen , Alemaniako armadari produktuak emateko . Bere langileak Juduak ziren , eta lana egin nahi zuten zeren eta Hitlerrek beren aberastasun eta errespetu guztia kendu zizkielako . Honen ondorioz langile merkeak eta errendimendu handiagoak ziren hasieran.
Oskar nazia zen eta lagun nazi asko zituen , esate baterako Among , Auschwitz-en zuzendaritza zeraman gizon maltzurra . Filma honek bere gora behereak zituen . Gauza batzuk onak eta beste batzuk oso gaiztoak . Horietako bat da Oskar Schindler-en langile bat hiltzen dutenean beso bat falta zitzaiolako . Hori oso Gogorra iruditu zitzaidan . Baita asko gustatu eta arreta deitu zidan gauza bat agertzen zen . Gorriz jantzita zihoan neska . Nire ustez Spillberg-ek nahita egin zuen . Filmaren atal honetan Judu guztiak Getthoan sartzen ari zituzten oso era txarrean eta gorriz jantzita zihoan neska Oskar Schindler-en bihotza hunkitu eta bere izateko forma aldatu zuen . Honen ondorioz Juduak hobeto tratatzen eta bere langile Juduak defendatzen hasi zen . Geroago Getthoan bizi ziren Judu guztiak eta Oskar Schindler-en langile guztiak Aushwitz-era eraman zituzten bertan lan egiteko . Baino Oskarrek bere langileen askatasuna erosi eta lanean jarraitu zuten . Hau izan zen Oskarren erorketaren hasiera . Ondoren Alemanak Juduak erretzen hasi ziren eta Oskar Schindler asko haserretu zen . Oskar Juduak laguntzen jarraitu zuen eta 1.100 pertsona Juduen zerrenda bat idatzi zuen , Stern-ek lagunduz , noski . Azkenetik oso gauza interesgarria gertatu zen . Oskarren lantegian lan egiten zituzten neskak Aushwitz-era eraman zituzten . Emakumeak beldurturik zeuden bertan hil egin behar zirela uste zutelako baino azkenean bertan dutxatu zituzten . Honek adierazten dizu nolako beldurra zeukaten . Azkenean Oskar bere langile guztiak , berak erositakoak salbatu zituen eta berak hies egin zuen S.S-aren partaidea izan zelako . Baino bere langileek eraztun bat eman zioten berak egin zuen lanarengatik . Filma honen amaiera oso hona da . Kolorez egina dago eta bi gauza oso interesgarri agertzen dira . Bat : Errusiar bat agertzen da eta askatuak daudela esten die baino beraiek galdetzen diote ea nora joan behar diren bizitzeko lekurik ez daukatelako . 2 : Oskar schindler-en heriotza tokia agertzen da eta orain arte bizi diren benetako pertsonak agertzen dira bertan Harriak utziz . Filmaren zatirik polit eta garrantzitsuena izan da .


Zabaldu
del.icio.us