IRITZI ARTIKULUA
TRAFALGARKO BATAILAN HIL ZEN ZIENTZILARIA
Hil zen zientzialaria Kosme Damian Txurruka izan zen . Gipuzkoan jaioa, Mutrikun , Irailaren hogeita zazpian . Nire ustez oso gaztea zen , Burgoseko apaiztegira eraman zutenean apaiz izaten ikasteko . Bere gurasoek erabaki zutelako joan zen Burgosera . Hau oso desegokia iruditzen zait , norberak izan nahi duena izateko eskubidea izan behar duelako , ez besteek nahi dutena izatea . Txurrukak hamaika urterekin bizi izan zen Burgosen , gramatika eta humanitateak ikasiz . Txurrukak txikitatik zekarren itsasorako gogoa areagotu egin zitzaion eta Bergarako apaiztegira joan zen . Azkenean berak nahi zuena lortu zuen eta Espainiako itsas armadan , eman zuen izena . Baino bere familiak
ez zegoen ados , zeren eta oso arriskutsua eta errenta gutxikoa iruditzen zitzaiolako bere aitari . Bere aitak ez nahi zuen , bere semerik txikiena , armadan egotea . Hau oso egokia eta oso desegokia iruditzen zait . Alde batetik , egokia iruditzen zait bere semea babestu nahi izana baina baita oso-oso egokia iruditzen zait Txurrukak egin zuena , bere bizitza arriskuan jartzea bere ametsak betetzeko . 1776 . Urtean Txurrukak Cadizerako bidea hartu zuen , Espainiako hiririk kosmopolitenera . Cadizen Guardia Marinen Akademian sartu zen . Bertan irakurtze eta idazte gaitasunak hobetu zituen . Hiru urte hobetuz egon zen eta nobleziak kosmografiako maisu egin zuten . Ondoren , 1778.Urtean Txurrukak lehen aldiz itsasoratu zen espedizio bat egiteko . Txurrukak itsas maniobrak egiteko zuen gaitasuna erakutsi eta berehala lemazainen buruzagia izendatu zuten .1783.urtean Txurrukak itsasoa utzi zuen.Galiziara joan zen eta bertan matematika , mekanika eta astronomia ikasi zuen . XVIII . Mendean espedizio asko egin eta liburu batzuk argitaratu zituen . 1796 . Urtean , Txurrukak Trafalgarreko batailan parte hartu zuen eta hamabost gerra ontzi bere ardurapean izan zituen . Urriaren hogeita batean hil zuten ingelesak , kanioi jaurtiketa baten ondorioz . Ingelesen Nelson agintari moduan hil zuten Kosme Damian Txurruka . Nire ustez , Txurrukak nahiz eta bere gurasoen nahiak ez bete , oso pozik sentitu behar izan ziren bere semeak izandako arrakastaz . Historia honekin asko pentsatu dut . Kosmek , bere gurasoei kasu egin balitzaie , nolako garrantzia izango lukeen historian ? Agian apaiz garrantzitsu izan zitekeen edo egian guk bezalako pertsona normal bat izan zitekeen .


Zabaldu
del.icio.us