Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Azaroa 2008

kritika literarioa

pablo13 29/11/2008 @ 00:31

Bernardo Atxaga , benetako izenez Jose Irazu Garmendia , (Asteasu, Gipuzkoa , 1951ko uztailaren 27) gaur egungo euskal literaturan idazlerik ezagunenetarikoa da . Zientzia ekonomikoen ikasketak egin zituen .
"Obabakoak " da bere libururik ezagunena , hogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli da eta Espainiako Sari Nazionala eman zion 1989an , horrelakorik lortzen lehenengo euskal idazlea bilakatuz .
2007 urtetik euskaltzain osoa da .
Bere lanak :
• Obabakoak, 1988. Erein.
• Nikolasaren abenturak eta desabenturak, 1980. Antonio San Román. Ramuntxo detektibea, 1980. Antonio San Román.
• Antonino Apretaren istorioa, 1982. Erein.
• Chuck Aranberri dentista baten etxean, 1982. Erein. Asto bat hypodromoan, 1984. Erein.
Laburpena : Historia honetan, Teresa izeneko neska baten historia kontatzen da . Neskatxak hamabost urte zituenetik hogeita-bederatzi urte bete zituen arteko historia da. Neska honek txikitatik , errenka ibiltzen zen , belaun bat gaizki zeukalako . Neska hau oso gaizki sentitzen da , errenka ibiltzen eta bere lagun on bat hamabost urte zituenean itsasoan itota hil zelako . Neska honek pena izugarria ematen dit , besteek berari buruz esaten duten gauzaz , asko larritzen delako eta horrela beti triste biziko delako . Azkenean historia honetan Frantsesa den mutiko baten laguna egiten da eta bere bizitza guztia aldatzen onerako . Bere beldurrak kendu eta azkenean oso ondo sentitzen da .

Pertsonaiak: Guztiak errealak izan daitezke zeren ez dago tipo arrarorik historia polit honetan .
Irakurketa : Oso ondo irakurtzen da baina testuan puntu eta koma dezente daude behar ez deiren tokietan .
Hiztegia : Hitz arraro xamar batzuk erabili ditu .
Iritzi pertsonal : Liburu hau asko gustatu zait zeren eta lehengo orrialdetik oso interesgarria iruditu baitzait . Historia polita da eta histori honen amaiera ere oso polita da . Egia esanda .

IRITZI ARTIKULUA

pablo13 09/11/2008 @ 19:10

TRAFALGARKO BATAILAN HIL ZEN ZIENTZILARIA

Hil zen zientzialaria Kosme Damian Txurruka izan zen . Gipuzkoan jaioa, Mutrikun , Irailaren hogeita zazpian . Nire ustez oso gaztea zen , Burgoseko apaiztegira eraman zutenean apaiz izaten ikasteko . Bere gurasoek erabaki zutelako joan zen Burgosera . Hau oso desegokia iruditzen zait , norberak izan nahi duena izateko eskubidea izan behar duelako , ez besteek nahi dutena izatea . Txurrukak hamaika urterekin bizi izan zen Burgosen , gramatika eta humanitateak ikasiz . Txurrukak txikitatik zekarren itsasorako gogoa areagotu egin zitzaion eta Bergarako apaiztegira joan zen . Azkenean berak nahi zuena lortu zuen eta Espainiako itsas armadan , eman zuen izena . Baino bere familiak
ez zegoen ados , zeren eta oso arriskutsua eta errenta gutxikoa iruditzen zitzaiolako bere aitari . Bere aitak ez nahi zuen , bere semerik txikiena , armadan egotea . Hau oso egokia eta oso desegokia iruditzen zait . Alde batetik , egokia iruditzen zait bere semea babestu nahi izana baina baita oso-oso egokia iruditzen zait Txurrukak egin zuena , bere bizitza arriskuan jartzea bere ametsak betetzeko . 1776 . Urtean Txurrukak Cadizerako bidea hartu zuen , Espainiako hiririk kosmopolitenera . Cadizen Guardia Marinen Akademian sartu zen . Bertan irakurtze eta idazte gaitasunak hobetu zituen . Hiru urte hobetuz egon zen eta nobleziak kosmografiako maisu egin zuten . Ondoren , 1778.Urtean Txurrukak lehen aldiz itsasoratu zen espedizio bat egiteko . Txurrukak itsas maniobrak egiteko zuen gaitasuna erakutsi eta berehala lemazainen buruzagia izendatu zuten .1783.urtean Txurrukak itsasoa utzi zuen.Galiziara joan zen eta bertan matematika , mekanika eta astronomia ikasi zuen . XVIII . Mendean espedizio asko egin eta liburu batzuk argitaratu zituen . 1796 . Urtean , Txurrukak Trafalgarreko batailan parte hartu zuen eta hamabost gerra ontzi bere ardurapean izan zituen . Urriaren hogeita batean hil zuten ingelesak , kanioi jaurtiketa baten ondorioz . Ingelesen Nelson agintari moduan hil zuten Kosme Damian Txurruka . Nire ustez , Txurrukak nahiz eta bere gurasoen nahiak ez bete , oso pozik sentitu behar izan ziren bere semeak izandako arrakastaz . Historia honekin asko pentsatu dut . Kosmek , bere gurasoei kasu egin balitzaie , nolako garrantzia izango lukeen historian ? Agian apaiz garrantzitsu izan zitekeen edo egian guk bezalako pertsona normal bat izan zitekeen .